martes, 17 de marzo de 2009

ITOIZ

Itoiz musika taldea izan zen, 1978an Mutriku eta Ondarroa inguruan sortutakoa, eta hainbat estilo landu zituzten, hala nola, folk, pop, rock progresiboa.
"Indar Trabes" izenarekin bost gazte berbena eta ezkontzetako musika talde moduan hasi ziren 1974an. Hala ere, beraien hasierako helburua rock progresiboa egitea zen. Horrela, 1978. urtean, Durangoko Disko eta Liburu Azokarako diskoa ateratzeko aukera izan zutenean, izena aldatzea erabaki zuten, aurreko izena berbena-emanaldiei lotuegia zegoelakoan. Bestalde, izen laburra nahi zuten eta hortik Itoiz, ez Nafarroako haranagatik. Diskak rock progresiboa, abesti barnerakoiak eta surrealistak dakartza, batzuetan ulertzeko zailak dituen hitz poetikoak dituela.


KORTATU

Kortatu ska eta punk musika taldea izan zen.1984ko udan Irunen osatu zen.
Hasieran batean Euskal Rock radikal
labelpean kokatu zuten arren, Kortatuk sailkapen guztien aurka egin zuen. The Clash talde britaniarra haren oinarrietako bat izan zen. Lehenengo diskoetan euskaraz eta gaztelaniaz
abesten zuten, baina azkena euskara hutsean dago.
Pixkanaka ska
mugimendutik hip-hop
aldera mugitu ziren. Letrei dagokienez, "party-ska"tik "combat-rock" aldera garatu ziren. Hala ere, doinu nagusiak aldatzeke jarraitu zuen: tortura, opresioa eta justizia soziala.
Zentsura ere jasan behar izan zuten, batez ere
Juan Carlos I
erregea robot bezala atera nahi zutenean.
Public Enemic-k Parisen emandako kontzertu baten ostean, 1988an, taldea desegiteko erabakia hartu zuten. Muguruza anaiek Negu Gorriak sortu zuten orduan.


HERTZAINAK

Hertzainak 1981. urtean Araban sortutako euskal rock taldea da.Euskal rock radikala eta Euskadi tropikala delako mugimenduetan sarturik zeuden.
1981eko gabon zahar gauan estreinatu ziren Gasteizen.The police taldearen euskarazko bertsio batekin hasi ziren. Lehenengo diskoetan punkaren probokazioa ska eta regge erritmo dantzagarriekin nahasten zuten, letretan Euskal Herriko egoera sozio-politikoa islatuz. Esate baterako, Pakean utzi arte kanta, Javier San Martin Goikoetxea Piti Komando Autonomo antikapitalisteko kide zenduari eskeinia zegoen, musika taldearen laguna baitzen.
Hasierako taldekideakJosu Zabala
, Kurro, Delfo, Txanpi eta Kike ziren.1982ko udan,Xabier Montoia "Gamma"-k taldea utzi eta Gari sartu zen taldean.1993an, taldeak agur esan zuen Donostiko Anoeta polikiroldegian eskainiriko emanaldian. Oraindik, taldekide batzuek bakarka kantatzen jarraitzen dute (Txanpi, Dr. Deseo), Gari bakarka eta Josu Zabala Zazpi Eskale eta Gu eta Gutarrak taldeetan..